POCTEFA
txinbadia

Mugaz haraindiko
natura-guneen ingurumen-hezkuntzako,
erabilera publikoko eta kontserbazioko sarea


Txingudiko padurak

Txingudiko padurak

Txingudi itsasertzeko hezegune bat da, Bidasoa ibaiaren eta Kantauri itsasoaren elkargunea.

Historian erabat eraldatuta eta gizatiartuta, Txingudiko padurak hiri-ingurunean kokatutako espazio natural babestuaren adibidea dira.

Badiako hiri- eta industria-garapenaren ondorioz paduraren zati handi bat desagertu den arren, gaur egun jatorrizko hedaduraren ia laurden bat kontserbatzen da, eta, hartara, Euskal Herrian hobe kontserbatutako estuarioetako bat da. Gipuzkoako padura-ingurunearen adibiderik onena da, inolako zalantzarik gabe.

Bestalde, Pirinioen eta Bizkaiko Golkoaren artean duen kokalekuari esker, padurak Iberiar Penintsularen eta Europako kontinentearen arteko komunikazio-puntu naturala dira. Garrantzi handiko migrazio-igarobidea da: Atlantiko Ekialdeko migrazio-ibilbidean dago, Europa Mendebaldearen eta Afrikaren artean 90 milioi inguru hegaztik egiten duten ibilbidean. Horrenbestez, hegaztien babesleku garrantzitsua da, udazkeneko hegazti-pasan zein udaberrikoan, baita neguko pasan ere.

1998. urteaz geroztik, hainbat taldetako 257 hegazti espezie bildu da bertan. Oso aberastasun handia da, batez ere migrazio-mugimenduen ondoriozkoa. Horrez gain, Txingudin dago arriskuan dauden espezieetako batzuen Gipuzkoako populaziorik handiena.

Txingudik nazioarteko aintzatespena du; izatez, RAMSAR hitzarmeneko nazioarteko garrantzia duen hezegune deklaratu zuten baita Natura 2000 Sareko hegaztien Babeserako Eremu Berezi eta Kontserbazio Eremu Berezi ere.

Argibide gehiagorako: www.euskadi.net/txingudi


GVCG64 Hendaia KontserbatorioaCPIE

Txinbadia - tel: +33 (0) 559 20 37 20 | HARREMANA | Legezko oharrak | iF Diseinuak - 2012