POCTEFA
txinbadia

Mugaz haraindiko
natura-guneen ingurumen-hezkuntzako,
erabilera publikoko eta kontserbazioko sarea


Erlaitza

Erlaitza

Erlaitza, Lapurdi itsasertzeko azken eremu natural handia da. Itsaslabarren ertzetatik ikusten diren paisai naturalak liluragarriak dira. Muino eta gailur efektuek, Kantauri itsasoak, itsaslabarrek, laborantza eremuek eta, atzealdean, mendiek osatzen duten paisaiaren ikuspegi anitzak eskaintzen dituzte.

Exanzabaleko eremuak - Erlaitzak, ingurumen aniztasun handia eskaintzen du, bai baldintza ekologikoen ondorioz, baita jendearen eraginarengatik ere. Itsasertzeko otalurra, eremuko berezitasun aipagarrienetakoa da.

Eremuko itsasertza, euskal itsasbazter osoa bezala, interes geologiko berezikoa da, eta Frantziako bakarra da. Eremuan aktibitate ezberdinak daude: laborantza (larreak), algar izenekoa (gela egiteko) ekoizteko alga bilketa, eta ehiza.

Larretxea

Larretxea

Larretxea, Erlaitzako publikorako harrera eta argibide puntua da, CPIE Euskal Itsasbazterraren egoitza.

Natura, ingurumena eta garapen iraunkorrari buruzko informazio puntua izateaz gain, baliabide zentro ernamuin honek, ingurumenari lotuak eta iraunkorrak diren egitasmoak eta izapideak laguntzen ditu. Elkargoekin, ingurumen kartetan, zaintza ekologikorako dispositiboetan, Agenda 21 bezalakoetan parte hartzen hasia da.

Asmoa, hiru urteren buruan ernamuina benetako Lurralde Mugakideen Baliabide Zentroa bilakatzea da, natur eremuen kudeaketarako eta balioztapenerako, lurralde osoan jakintzak eta metodoak zabaldu ahal izateko:

  • ingurumenari eta garapen iraunkorrari loturiko egitasmoen eramaileen zerbitzuko.
  • ingurumenari loturiko informazio eta jakitateen trukaketarako plataforma.
  • publiko orori irekia, multimedia eta internetekin horniturik, eta dokumentazio base osatuarekin.
  • lurraldean ekin eta ingurumena eta garapen iraunkorrari loturiko lekuko izapideak laguntzeko aukera izan beharko du.
  • gazteen lanbiderako orientazio izapideentzat eta hezkuntza estrategientzat laguntza ekartzeko indar berezia egin beharko du.

Nekatoenea

Nekatoenea

Erlaitzako lehengo baserri batean, artisten etxea badago: Nekatoenea. 2009 arte, CPIE Euskal Itsasbazterrak kudeatzen duen etxe hau soilik arte plastikoei zuzendua zen, eta Abbadiako eremuari ekartzen zion, besterik ez. 2010az geroztik, praktika ezberdinei ireki da, nahiz eta oraindik herabe samarra izan.

Mugaz gaindiko lankidetza honi esker, artisten etxea natur eremu mugakideen balioztapen publikorako kultur tresna esanguratsua bilakatu behar da, arte plastikoen bidez noski, baina baita idazle, musikari eta ipuinlarien bidez ere. Izan ere, egitasmo honen bidez, natura eta kultura elkar aberastea nahi dugu. Naturak, eremu babestuetan bereziki, artisten inspirazio iturri izan behar du. Alderantziz, eremu horietaz artistek duten ikuspegia aberasten ditu eta publikoari era desberdin batez begiratzeko aukera ematen dio.

www.nekatoenea.eu

Asporotsttipi

Asporotsttipi

Asporotsttipi baserri ohia 1998an erosia izan zen, Itsasertzeko Kontserbatorioaren eskutik. Lurralde honi buruzko gogoetak aitzina joan ahala, eraikina antolatu, eta bertan, Itsasertzeko interpretazio zentroa kokatzea argi ikusi da. Lekua, Hendaian, Abbadia Eremuko Ekialdean, eremuaren ikuspegi zabala indartzen du. Egun arte Larretxean bermatzen den harrera bermatu eta garatuko du. Asporotsttipiren obrei doakienez, eraikinaren zaharberritzea, ardura ekologikoa kontuan hartuz, Itsasertzeko Kontserbatorioak du bere gain hartuko. Kontseilu Orokorra berriz, eszenografia eta kanpoko eremuen antolaketaz arduratuko da. Horiek, 2009ko uztailean izenpeturiko komenioaren arabera.

Amaitzeko, Abbadia Eremuko xendrak berraztertuko dira, beren kalitatea hobetzeko eta eremu batzuk bisita kopuru handiegiaz babesteko, eremuko kudeatze planarekin koherentzian.


GVCG64 Hendaia KontserbatorioaCPIE

Txinbadia - tel: +33 (0) 559 20 37 20 | HARREMANA | Legezko oharrak | iF Diseinuak - 2012