txinbadia

Mugaz haraindiko
natura-guneen ingurumen-hezkuntzako,
erabilera publikoko eta kontserbazioko sarea

POCTEFA

Txingudiko Ekoetxea

Txingudiko ekoetxea

Plaiaundiko Parke Ekologikoaren sarreran dago. Zentro horrek padurak interpretatzeko eta ezagutzeko erakusketa egonkorra du, eta, zeregin horretarako, txartelak, ikus-entzunezkoak, maketak, postu elkarreragileak eta abar erabiltzen ditu. Zentroak, halaber, dokumentazio-zentro bat du, eta bisitariei prismatikoak mailegatzeko zerbitzua ere bai.

Txingudiko Ekoetxeak ingurumenaren arloko informazioko, sentsibilizazioko eta hezkuntzako jarduerak egiten ditu hainbat kolektiborentzat: ikasleentzat, bertako herritarrentzat, publiko orokorrarentzat, ingurumenarekin lotzen diren hainbat gaitako espezialistentzat (horien artean ornitologoak nabarmentzen dira), turistentzat,... Ekoetxeko talde teknikoa arduratuko da, halaber, paduretako habitaten eta espezie nagusien egoera kudeatzeaz eta jarraipena egiteaz.

2015. urtetik, Txingudiko Ekoetxea Wetland Link International (WLI) sarearen parte da. RAMSAR hezeguneekin lotuta dauden bisitarien arretarako eta ingurumen-hezkuntzako zentroek osatzen dute sare hori.

Argibide gehiagorako: www.euskadi.net/txingudi


GVCG64 Hendaia Kontserbatorioa CPIE FEDER

Eskualde Garapenerako Europako Funtsa (EGEF)-rekin batera finantzatuta

Txinbadia - tel: +33 (0) 559 20 37 20 | HARREMANA | Legezko oharrak | iF Diseinuak - 2012