txinbadia

Mugaz haraindiko
natura-guneen ingurumen-hezkuntzako,
erabilera publikoko eta kontserbazioko sarea


Txinbadia

Txingudiko padurak eta Erlaitza, Pirinioen mendebaldeko muturrean, Hondarribia eta Ziburu artean daude. Balio ekologiko handia duen eta itsasbazterreko habitat aniztasuna daukan igarobidea da: padurak, hondartzak, itsaslabarrak. Mugaz bi aldeetan hedatua izateari, hiri, industri eta turismo ingurunea eransten zaio.

Eremu horien garrantzia, duten babes estatutuetan islatzen da. Horietariko gehienak Natura 2000 sarean barneratuak dira, Kontserbazio Eremu Berezi eta Hegaztien Erkidegoaren Intereserako Eremu gisa. Horretaz gain, eremu batzuk RAMSAR nazioarteko komenioaren baitan ezagutuak dira.

Fauna, flora, geologia, laborantza, abeltzaintza, paisaiak eta kultura lurralde honen oinarrizko baloreak dira. Europa Mendebaldeko migrazio bidean derrigorrez igarotzeko lekua izanik, ornitologiaren aberastasuna nabarmentzekoa da. Urtero Europar eta Afrikar kontinenteen artean dabiltzan 90 milioi hegaztiren aire bidea da.

Oinarri honekin, Bidasoaren bi aldeetan, hezkuntza, sentsibilizazio eta ingurumen kudeaketarako asmoak piztu dira. Asmo horiek, egitura, xendra, behatoki eta lanerako azpiegiturekin egikaritzen dira.

Azken urteetan, ingurumen hezkuntzaren arloan Txingudiko Ekoetxeak eta CPIE Euskal Itsasbazterrak garatu duten harremanetik dator TXINBADIA. Txingudiko Badiaren kontserbaziorako eta babeserako elkarlanean aritzeko aukera da.

TXINBADIA 14-15 proiektuak jarraipena ematen die TXINBADIAn hasitako jarduerei, eta, gainera, eskuratutako lankidetza-dinamika indartzen du eta aktore berriak txertatzen.


GVCG64 Hendaia KontserbatorioaCPIECTPPOCTEFAFEDER

Txinbadia - tel: +33 (0) 559 20 37 20 | HARREMANA | Legezko oharrak | iF Diseinuak - 2012